KOLONBIA. ESTATU KRIMENEN BIKTIMAK (2009-2012)

Kolonbian milaka pertsona bizi dira Estatuaren mehatxupean egiten duten lan politikoarengatik. Herri mugimenduetako kideak, Giza Eskubideen defendatzaileak, sindikatu, ikasle eta nekazari mugimenduetako kideak jarraituak, mehatxatuak, desagertuak, erailak izaten dira Estatuak dituen beso ezberdinengatik. Herrialdea kontrolatzen duen hegemonia eskuindar eta burgesaren interesei kontra egiten dion edozein, Estatuaren etsai da Kolonbian.

60 urtez gatazkan bizirauten duen herri zapaldu bezain erresistentea, ederra bezain bortitza. Irudi hauek borrokalari horietako batzuk erakusten dituzte, ameslari horietako batzuk; semea bila dabilen ama, paramilitarismoaren kontrolpean bizi den herria, motxila bizkarrean hartuta bere lurrak utzi behar izan dituen nekazaria, eraildako semearengatik justizia bila dabilen aita, gauez bonbardatutako egurrezko etxeak, desplazatuen kanpamentuak,… Estatu kolonbiarraren gerra zikinaren biktimak guztiak.

t. (+34) 605 76 36 87
e. irantzupastor@gmail.com
¤