IRANTZU PASTOR / Lesaka, Euskal Herria. 1985

Bartzelonan Arte Ederrak ikasten ari zela murgildu zen argazkigintzan. Artearen inguruko gogoeta eta konpromezu sozialaren arteko mugan, argazkilari mexikar baten bisitak bidea argitu zuen; <Argazkilari batek har dezaken erabakirik politikoena, besteen begiradak norantz bideratuko dituenarena da> Vida Yovanovich

Argazkigintza dokumentala, erabaki politiko gisa, mundua begiratu eta argi-ilunak ulertzeko tresna gisa. Arte Ederretan (Bartzelonako Unibertsitatea) lizentziatu ondoren, argazki erreportai eta fotokazetaritzan espezializatu zen (IDEP, Bartzelonako irudi eta diseinu eskola). Graduondoa du nazioarteko gatazketako komunikazioan (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) beti jarri baitu arreta berezia gatazka politiko eta sozialetan.

Bere lan pertsonaleko protagonista nagusiak muga eta harresiak izaten dira gehienetan, erbesteratu eta errefuxiatuak, zuzeneko guda-zelaien periferian bizi ohi direnak. Harriak, maleta desenfokatua, itsaso bat, burdina, pasaporteak, enkuadretik kanpokoa, desertu bat, begi parea, isiltasuna.

Egun, bere kabuz, freelance gisa egiten du lan. Kolaborazioak egin ohi ditu komunikabide ezberdinetan, aldizkari, prensa edo eta irratietan. Hori dela eta, medio ezberdinetan argitaratutak ikusi daitezke bere lanak, pertsonalak nahiz erreportai ezberdinak.

Enkargu bidezko bestelako proiektuak ere egin ohi ditu; erretratuak, erreportaiak edo ekimen bereziak.

PROIEKTU NAGUSIAK

– 2007 / “Oroimena eta Ametsak”. Euskal Herriko gatazka politikoa eta muga baten bi aldeen inguruko gogoeta bat da, argazkiak testuz lagunduta daude bien arteko harreman duala planteatuz, mugaren bi aldeak. 2007an Universitat de Barcelonak “Sense Títol” erakusketarako aukeratu zuen promozioko obra hoberenen artean eta ondoren Bartzelonako Unibertsitateko Patrimonio Artistikoak bereganatu zuen. Bartzelonako Unibertsitatearen Arte Ederren fakultatearen 35. urteurrena zela eta antolatutako erakusketarako “Denominació d’Origen: Col·lecció Belles Arts” aukeratua izan zen proiektua. Erakusketa honen “etika eta estetika” atalaren barnean kokatu zuten lana eta Bartzelonako Unibertsitatean egon da ikusgai 2014ean.

– 2011 / “Biladi Hadi, hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik” argazki-liburua, Euskal Herria-Palestina Sareak bultzatutako proiektua. Palestinan egindako argazkiak begira euskal idazle, musikari, bertsolari, kazetari, ekintzaile,… ezberdinei testu bat sortzea proposatu zitzaien. Liburuaz gain, argazki eta testuekin erakusketa ibiltari bat egin zen eta Euskal Herriko hainbat herrietan ikusi ahal izan zen.

t. (+34) 605 76 36 87
e. irantzupastor@gmail.com
¤